⛅ EGURALDIA

Bero handiagoa espero da

Erredakzioa 2025eko irailaren 3a

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

31 gradurainoko tenperaturak izan ditzakegu gaur, egun eguzkitsu batean.

Asteazkenak hodei gutxiko zeruak oparituko dizkigu, eta, zenbaitetan, oskarbi egotera iritsiko da, behin goizeko lainoak altxatuta. Halere, gauerako aldaketa datorrela iragarri dute, iluntasunarekin batera hodeitza berriro sartuko delako. Hego haize ahul-bizia ariko da, eta termometroek dezenteko gorakada izango dute: Gasteizen, 12 graduan hasi eta 31 gradura iritsi daitezke tenperaturak.

Gauean hasitako aldaketa gurekin geratuko da ostegunean, egun hodeitsu izateaz gain euri txiki ere egin dezakeelako, batez ere egunaren lehen partean. Gainerakoan, iparretik ufa egingo duen haizea izango dugu, baina nahiko ahul mantenduko da. Tenperaturek kontrako joera hartuko dute oraingoan, minimoak asko jaitsiz: 11 eta 22 gradu artekoan ibiliko dira.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago