'Gaua'-k lehen zirrikituak erakutsi ditu

Juanma Gallego 2025eko irailaren 1a

Urkijok filmatu duen azken pelikularen lehen irudiak ezagutarazi dira gaur. 

Paul Urkijoren Gaua filmaren lehen irudiak ezagutarazi ditu Filmax banatzaileak, teaser edo aurrerapen baten bitartez. Erremintari eta Irati filmen ostean, gasteiztarraren hirugarren film luzea azaroaren 14an estreinatuko da zinema aretoetan, baina aurretik Sitgesko jaialdiaren 58. edizioan ikusi ahalko dute osorik.

XVII. mendean eta euskal mitologian girotuta, gau erdian senarrarengandik ihes egiten duen Kattalinekin abiatzen da filma. Atzetik zerbait ezezaguna duela sentituko du, baina laster topo egingo du basoko ibaian arropa garbiketan ari diren hiru emakumerekin.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago