⛅ EGURALDIA

Hodeiek iraila inauguratuko dute

Erredakzioa 2025eko irailaren 1a

Argazkia: ARITZ MARTINEZ DE LUNA / ALEA

Iraileko lehen orduetan zeru hodeitsuak izango ditugu, batez ere bihartik aurrera.

Goizean laino eta lanbroak agertuko dira zenbait lekutan, eta, atzokoaren egunaren segidan, zerua tarteka hodeitsu mantenduko da. Eolo ahul ibiliko da, eta aldakor. Dena dela, hego-mendebaldeko osagaia da gehienetan gailenduko dena. Arratsaldean gogorrago ibiliko da, ipar-mendebaldetik. Tenperaturen tartea Gasteizen 10 eta 21 gradu artean ibiliko dira.

Asteartean, giro hodeitsua izango dugu, erdi eta goi mailako hodeiekin. Haizea oro har mendebaldeko osagaian geratuko da; ahul-bizi ariko da, bolada gogorrekin. Termometroetan, maximoen gorakada ikusiko dugu, 9 graduan hasi eta 26 gradura igotzeraino.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago