Palestinaren aldeko aldarria ozen, Burgosko Itzuliaren Arabako zatian

Erredakzioa 2025eko abuztuaren 7a

Aiaraldea eta Gaubea igaro ditu gaurkoan Burgosko Itzuliak, Araban sartu-irtena eginez. Palestinarren aurkako genozidioa salatu dute ibilbidean zehar herritar ugarik.

Txirrindulariak Aiaraldeko herrietan eta Gaubeako haranean sartu direnean, bertako herri txikietan pankarta eta Palestinako bandera ugari ikusi dira: Berberanan, Karankan, Villanañen, Gurendesen eta Valpuestan, etaparen amaieran.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago