Zeru hodeitsuekin estreinatuko dugu uztaileko azken astea, eta euri txikia ere egin lezake. Haizea iparretik egingo du, ahul bizi, eta batez ere arratsaldean bolada gogorrak har ditzake. Tenperaturei dagokienez, aldaketa batez ere maximoetan igarriko da, asko jaitsiko baitira: Gasteizen 14 graduan hasi eta 21 gradura baino ez dira igoko.
Antzeko agertokiarekin esnatuko da asteartea, eta lehen partean oso hodeitsu egongo da, euria egiteko aukerekin. Ondoren, arratsalde eta gau partean, tarteka hodeitsu geratuko da. Eolo iparraldean edo ipar-mendebaldean finkatuta jarraituko du, eta oraingoan ere bolada gogorrak hartuko ditu arratsaldean. Tenperaturetan ez da aldaketarik egongo, eta oso antzera geratuko dira, 13 eta 22 gradu artean.