Atzo hasitako aldaketa finkatuko da gaur, eta oso egun hodeitsua izango dugu. Are, zaparrada txikiak egin ditzake noizbehinka, eta zenbait lekutan horiek ertainak izan daitezke. Haizeari dagokionez, ipar edo ipar-mendebaldetik ariko da, ahul bizi eta bolada gogorrak izango ditu. Tenperatura maximoak asko beheranzko joeran tematuko dira, 12 eta 21 gradu arteko aldean mantenduz.
Egoera bere horretan mantenduko da ostiralean, batez ere goizean. Izan ere, arratsalderako espero da hodeiak gutxituko direla, eta bereziki hegoaldean hodei gutxirekin geratuko da zerua. Ipar edo ipar-mendebaldeko osagaian geratuko da haizea, ahul bizi, eta bereziki arratsaldean bolada gogorrak hartu ahal izango ditu. Tenperaturetan ez da aldaketarik izango, Gasteizen 12 eta 22 gradu arteko aldearekin.