⛅ EGURALDIA

Estaltzera egingo du

Erredakzioa 2025eko uztailaren 23a

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Aldaketekin datoz asteazkena zein osteguna, zeru hodeitsuak espero baitira, eta baita euria ere.

Giro eguzkitsua atzean utzi eta zerua hodeitsu egongo da aspaldiko partez. Batez ere eguerdian euria egiteko aukerak daude. Horiekin batera, ipar osagaiko haizea izango dugu, eta batez ere arratsaldean bolada gogorrak izango ditu. Tenperaturei dagokienez, bereziki maximoetan igarriko da aldaketa, 13 eta 23 gradu artean ibiliko direlako.

Bezperan izandako aldaketa bere horretan mantenduko da ostegunean, egun hodeitsua izango baitugu. Horrez gain, euria egin dezakeela ere aurreratu dute. Eolo ipar edo ipar-mendebaldetik ibiliko da, eta bolada gogorrak izango ditu. Gasteizen 12 eta 21 gradu arteko aldea izango dute.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago