Momentuz giro eguzkitsua mantenduko da egun osoan. Eolo ipar osagaian ibiliko da, eta bereziki arratsaldean bolada gogorrak izango ditu. Eguzkiarekin batera, tenperatura maximoen gorakada etorriko da: 12 eta 30 gradu arteko alde termikoa izango dute Gasteizen.
Asteazkenak, ordea, bestelako itxura hartuko du, zerua hodeitsu edo oso hodeitsu egongo baita. Are, noizbehinka euria egin dezake, bereziki eguerdi partean. Haizea bere horretan mantenduko da, iparretik ufa eginez; ohi bezala, arratsaldean ariko da indartsuen. Hodeien nagusitasuna termometroetan islatuko da, 13 eta 24 gradu arteko alde termikoa espero izatekoa baita.