Atzo arratsaldean igartzen hasi zen aldaketa gauzatuko da gaur, zeru hodeitsu edo oso hodeitsuak izango ditugulako, batez ere egunaren lehen partean euria egiteko aukerekin. Eolo ipar-mendebaldetik ariko da, ahul-bizi, eta tenperaturak maximoak dezente jaitsiko dira, eguneko alde termikoa Gasteizen 16 eta 27 gradu artean kokatuz.
Larunbata hodeiekin hasiko da, eta euria egiteko probabilitatea egongo da. Arratsalderako, ordea, hodeiak gutxituko dira. Kontrako norabidean joango da igandea, goizaldean tarteka hodeitsu egongo delako, baina pixkanaka hodeiak ugaritu eta zeru oso hodeitsu geratuko da. Euria txikia egin dezake igandean ere. Asteburu gehienean ipar osagaiko haize ahul-bizia izango dugu, bolada gogor batzuekin. Oro har tenperaturak epel mantenduko dira, asteburuko bi egunetan 13 eta 15 graduan hasi eta gehienez 28 gradura iritsiko direlako.