Egun eguzkitsua izango da osteguna, batez ere egunaren hasieran. Arratsalderako, baina, hodeiak pilatzen hasiko dira. Eolo ahul eta aldakor ibiliko da, baina egunaren erdirako zertxobait eta ipar osagaia hartuko du. Bero handiko eguna izango da, batez ere hegoaldean. Gasteizerako 16 eta 33 gradu arteko alde termikoa iragarri dute, baina Ebro ondoko eskualderako 13:00etatik 19:00etara abisu horia eman dute, muturreko tenperatura oso altuengatik. AEMETen arabera, Oionen 39 gradura iritsi daiteke.
Bezperaren arratsaldean hasitako aldaketa erabat finkatuko da ostiralean, zerua hodeitsu edo oso hodeitsu egongo baita. Are, euri txikia egin dezakeela dio Euskalmetek, bereziki egunaren lehen partean. Arratsaldean zaparrada trumoitsu modura bota dezake ura. Ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, bolada gogor batzuk har ditzakeena. Tenperatura dezente jaitsiko da, 16 eta 25 gradu arteko aldearekin, hiriburuan.