Behin lehen orduko lainoak altxatuta, egun dotorea geratuko da, eguzkia maite dutenentzat, bederen: asteazken osoan Lorenzok ortziaren gaineko nagusitasuna izango du. Haizeak iparretik egingo du ufa, eta bereziki arratsaldean bolada gogorrak izan ditzake. Tenperaturen tartea dezente handituko da, behe zein goiko kosketatik: Gasteizen 12 eta 32 gradu arteko alde termikoa izango dute.
Egoera bere horretan mantenduko da, egunaren hasieran bada ere: goizean lanbro eta lainoak agertuko dira, eta giro eguzkitsua mantenduko delakoan dago Euskalmet. Eguerditik aurrera, ordea, hodeiak pilatuko dira, baina ez dirudi euria egingo duela. Eolo ahul eta aldakor ibiliko da, eta tenperaturetan ez da ia-ia aldaketarik izango, 15 eta 32 gradu artean finkatuta.