Asteartea zeru oso hodeitsuekin hasiko da, baina arratsalderako egun eguzkitsua geratuko zaigu. Haizeari dagokionez, ipar osagaia nagusituko da, eta ufada gogorrak izango ditugu seguruenera. Tenperaturak epelekin jarraituko dugu: Gasteiz 14 eta 25 gradu arteko aldea izango dute.
Bihar lanbro eta lainoekin esnatuko da eguna, eta ondoren nahiko garbi geratuko da, asteazken eguzkitsu bat ziurtatuz. Eolo ipar osagaian mantenduko da, eta batez ere arratsaldean bolada gogorrak izango ditu, giroa zertxobait freskatuz. Eguzkiaren lana termometroan igarriko da, 13 graduan hasi eta 32 gradura igoko baita tenperatura.