⛅ EGURALDIA

Zertxobait nahasiko da

Erredakzioa 2025eko uztailaren 14a

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Batez ere gaur arratsaldean eta bihar goizean euria egiteko aukerak egongo dira.

Hodei eta ostarteekin jarraituko dugu aste berri honen hasieran. Arratsalderako, gainera, behe hodeiak ugarituko direlakoan dago Euskalmet, eta, horien ondorioz, euri txikia egin lezake egunaren amaieran. Ordurako, egunean zehar nagusituko den ipar haizea bereiziki zakar ibiliko da. Gasteizen 15 eta 25 gradu arteko alde termikoa izango dute.

Aldaketa hori astearte goizean mantenduko da, oso hodeitsu egongo baita, eta baliteke euri txikia errepikatzea. Orduek aurrera egin ahala, baina, beste behin ostarteak zabalduko dira, eta arratsalde eguzkitsuaz gozatzeko parada izango dugu. Eolo berdinetan ariko da, ipar osagaian, eta zenbait bolada gogorrekin. Tenperaturetan, aldaketarik ez, 14 eta 26 gradu arteko aldearekin.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago