ARGAZKI GALERIA

Araban zehar dabil Euskarabentura

Erredakzioa 2025eko uztailaren 11

Asteazkenean heldu ziren Añanara, eta hilaren 15a arte egongo dira herrialdetik bueltaka. Harremanak euskaraz sortzeko abagunea dute Euskal Herri osoko dozenaka gaztek.

Euskarabentura Arabako lurretan dabil egunotan. Uztailaren lehenean eman zioten hasiera ibilbideari Atharratzen, eta zazpi lurraldeak zeharkatuko dituzte hilabete osoan zehar. Zuberoatik hasi, Nafarroa Beherea gurutzatu, eta Iruñeko San Ferminetan erromerian aritu ostean Arabara heldu dira udalekuak.

Añanan sartu ziren asteazkenean, Argantzonera ibilaldia ostegunean, eta Gasteizako bidea hartuko dute gaur goizean. Izarra, Elosu eta Araian ere egingo dituzte geldialdiak datozen egunetan, uztailaren 15ean Gipuzkoara sartu aurretik.

Herrialde guztietako gazteak biltzen dira Euskarabenturan, eta askorentzat izaten da 24 orduz euskaraz bizitzeko aukera berria, ohiko hizkuntza joerak hautsita. Euskalki berriak ikasi eta harreman sareak sortzeko parada izango dute 126 gaztek uztailaren 31 bitartean.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago