Zerua hodei gutxirekin mantenduko da goizean, baina arratsaldean ekaitza izateko probabilitatea handia da: 18:00etatik aurrera Euskalmetek abisu horia eman du prezipitazio handiagatik: ordubetean 15 l/m² baino gehiago pila daitezkeela ohartarazi dute. Are, zaparradekin batera txingorra bota dezakeela diote. Hori guztia gutxi balitz, haize bolada gogorrak egon daitezke, bai eta tximista andana ere. Tenperaturei dagokienez, Gasteizen 16 eta 32 gradu arteko aldea izango dute.
Asteburuari begira, bi egunetan goiz lanbroa izango dugu. Oro har, asteburu osoan zerua tarteka hodeitsu egongo da, eta arratsaldetan zaparradak bota ditzake. AEMETen arabera, larunbatean dago euria egiteko arrisku handiena. Tenperaturak pixka bat baxuagoak izango dira, maximoetan bederen: larunbatean 16 / 28 eta igandean 15 / 30 gradu artean ibiliko da termometroa.