Alaitz eta Maider, Anje Duhalde eta Leturia batuko dira Arabako Urmuga kontzertura

Erredakzioa 2025eko uztailaren 10a

Maider Zabalegik Urmugako lehen edizioan jo zuen Ponatan eta larunbatean Garrastatxun arituko da Alaitzekin. Argazkia: AIARALDEA ATARIA

Ostiralean hasi eta uztailaren 31ra arte egingo dute mendi ibilaldi musikatua.

Uztailaren 11tik 31ra arte egingo dute Urmuga mendi ibilaldi musikatuaren seigarren aldia. Euskal Herria mendebaldetik ekialdera mendiz mendi zeharkatuko dute 21 etapatan, hainbat txokotan musikak girotuta. Arabako Gorobel mendilerroan hasi, eta Urdatxen (Zuberoa) amaituko da.

Lehendabiziko etapa Urduñan amaituko da, eta larunbatean Araban izango da kontzertua, Garrastatxun (Baranbio). 18:30etik aurrera, Alaitz eta Maider, Leturia eta Irati Arzelus, Anje Duhalde, Et Incarnatus Orkestra, Fede de Dios eta Pirata musikariak arituko dira zuzeneko emanaldian. Sarrerak 20 euro balio du eta urmuga.eus webgunean eros daitezke.

Mendi ibilbidea

Ibilbide nagusia, 21 egunetakoa, Felipe Uriarte mendizalearen gidaritzapean egingo dute, eta parte hartu nahi dutenek Urmugako webgunean eta sare sozialetan eman dezakete izena, baina edozein herritatik ere batu daitezke ibilbide horretara. 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago