'Toloño' eta 'Kantabria' izendapenek ofizialtasun maila bera izango dute

Erredakzioa 2025eko uztailaren 9a

Hainbat eragilek urteak daramatzate Kantabria izendapena berreskuratzeko ahaleginean. Argazkia: KANTABRIA MENDILERROAREN ALDEKO PLATAFORMA

IGN Institutu Geografiko Nazionalak ebatzi du bi izenak erabili ahalko direla hemendik aurrera Arabako Errioxa eta Mendialdea bereizten dituen mendilerroa izendatzeko. 

Hemendik aurrera Toloño eta Kantabria izendapenek ofizialtasun maila bera izango dute, IGN Institutu Geografiko Nazionalak gaur ezagutzera eman duenez. 

Kantabria Mendilerroaren aldeko plataformaren aldarrikapena bere gain hartuz, urtarrilean Biasteriren Adiskide Elkarteak egin zuen eskariari erantzunez eman du IGNk bere ebazpena. Orain arte Kantabria izendapena aldaeratzat baino ez zen jotzen ofizialki, eta Euskatzaindiak Toloño baino ez du onartu.

Halere, erakundeak berak esan duenez, hainbat erkidego tartean daudenean IGN da erabili beharreko toponimia zehazten duen erakunde eskuduna. 

Arlo publikoko zein pribatutako 24 erakundek aurkeztutako alegazioak zein institutuan bertan dagoen dokumentazioa "sakonki aztertu ondoren", IGNk bukatutzat eman du "hainbat urtez egon den eztabaida". Hala, IGNk ebatzi du bi izenek, Toloñok zein Kantabriak, "erabilera maila eta ofizialtasun maila" bera izango dutela. IGNk ohartarazi du erabakia "loteslea" dela administrazio publikoentzat; tartean Euskal Autonomia Erkidegoarentzat ere. 

Maparen eskalak ahalbidetzen duenean bi izenak aipatu beharko dira, Toloño edo Kantabria Mendilerroa jarrita, baina IGNk atea ireki dio soilik bi izenetako bat erabiltzeari "kartografia egiten duen administrazioak" hala erabakitzen duenean. 

"Toponimiaren tokiko erabilera errespetatzea, kontsiderazio administratiboak eta akademikoak herritarren lehentasunekin uztartzea eskatzen dituen UNGEGN Nazio Batuen Izen Geografikoei buruzko Aditu Taldearen gomendioak jarraitzen ditu ebazpen honek", azaldu du IGNk. 

Erlazionatuak

Auziari berrekin nahi diote

Juanma Gallego 2024 mar 24 Arabako Errioxa

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago