⛅ EGURALDIA

Tenperaturak, berriro gorantz

Erredakzioa 2025eko uztailaren 9a

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Hodei gutxiko orduak izango ditugu aurrerantzean, eta, bero hodeiak pilatu badaitezke ere, ez dirudi euria egingo duenik.

Goizean lanbroa eta lainoa agertuko diren arren, ondoren hodei gutxiko eguna geratuko zaigu. Haizea ahul-bizi ibiliko da, eta norabide aldakorra izango du. Beste behin, tenperaturek goranzko joera hartuko dute, eguneko alde termikoa 11 eta 29 gradu artean geratuz hiriburuan.

Beste horrenbeste gertatuko da bihar, egunsentiarekin batera laino eta lanbroak agertu daitezkeelako, baina, ondoren, zerua hodei gutxirekin edo oskarbi geratuko baita. Orduek aurrera egin ahala, ordea, bero hodeiak pilatuz joan daitezke, baina ez dirudi ura askatuko dutenik. Beste behin, Eolo aldakor ibiliko da, arratsalde partean ipar-ekialdeko osagaian finkatuko bada ere. Tenperaturek are gorago egingo dute, 13 eta 32 gradu artean finkatuz.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago