⛅ EGURALDIA

Garbitzera joko du

Erredakzioa 2025eko uztailaren 8a

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Goizean hodeiak mantenduko diren arren, pixkanaka desagertzen joango dira.

Zeru oso hodeitsuak izango omen ditugu goizean, baina, apurka-apurka gutxitzera egingo dute, eta eguerditik aurrera garbiago geratuko da. Haizea ipar osagaian finkatuta mantenduko da, ahul-bizi. Gasteizen 10 eta 24 gradu arteko alde termikoa izango dute.

Asteazken goizean lanbroa eta lainoa agertuko dira, baina, ondoren, zerua hodei gutxirekin geratuko da. Eolok ahul-bizi segituko du, baina norabide aldakorretik egingo du oraingoan. Termometroak berriz ere gorantz egingo du, 12 eta 29 gradu arteko aldearekin.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago