⛅ EGURALDIA

Aspaldiko partez, hodeituta

Erredakzioa 2025eko uztailaren 7a

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Gaur egun osoan eta bihar goizean hodeiak nagusituko dira, gaur euri txikia egin ahal izango duelarik.

Itxaroten zer aldaketa gauzatzen hasia da, eta, ondorioz, gaur zeru oso hodeitsuak izango ditugu Araba gehienean. Are, euri txikia ere egin dezake. Goizean haizea ahul-bizi ibiliko da, mendebaldetik ufa eginez, baina arratsalde partean bolada gogorrak izan ditzake, ipar-mendebaldetik. Tenperaturak asko neurtuko dira, eguneko alde termikoa Gasteizen 13 eta 22 gradu artean kokatuz.

Bide beretik joko du astearteak, batez ere goizean. Arratsaldean, ordea, zertxobait garbitzera egingo du, zerua hodei gutxirekin geratuz. Eolo ipar osagaian finkatuta egongo da egun osoan, ahul-bizi. Termometroari dagokionez, gauzak bere horretan geratuko dira, 11 graduan hasi eta 23 gradura iristeraino.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago