Maider Etxebarria da PSOEren batzorde federaleko presidente berria

Erredakzioa 2025ko uzt. 6a, 09:19

Maider Etxebarria, batzorde federalean. Argazkia: M. ETXEBARRIA

Aroa Jilete arabarrak Turismo idazkari izateari utziko dio.

Santos Cerdan PSOEko Antolakuntza idazkari ohiaren auziak alderdiaren zuzendaritza berrantolaketa ekarri du, eta, besteak beste, Maider Etxebarria Gasteizko alkateak hartu du batzorde federaleko buruzagitza. Arabako PSE-EEren zuzendaritzan dagoen Aroa Jiletek Turismo idazkari izateari utziko dio, eta Patxi Lopez Kongresuko bozeramaile gisa eta Nora Abete Merkataritza eta Kontsumo arduradun gisa mantentzen dira.

"Eskerrik asko PSOEren Batzorde Federalarari konfiantzagatik, nigan pentsatzeagatik organo honetako presidente izateko. Une garrantzitsua bizi dugu gure erakundean, eta horrek konpromisoa eta erabakitasuna eskatzen ditu", idatzi du Etxebarriak bere sare sozialetan. "Herritarrek espero dute akatsak onartu eta aldatzeko beharrezkoa den irmotasunez altxatzea, eta irmo eta baikortasunez egingo dugu, sozialismoa behar duen moduan". 

PSOEren batzorde federalak ahalmena du, besteak beste, presidentegaia aukeratzeko, kongresu federalak, konferentzia politikoak edo hauteskunde primarioak deitzeko.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago