Goizean eta azken orduetan lainoak izango ditugun arren, egunaren erdiko orduetan zerua hodei gutxirekin egongo da. Arratsaldean zaparrada trumoitsuak bota ditzake. Eolo Mendebaldetik ariko da, ahul-bizi, arratsaldean ipar osagaia hartuko badu ere. Erdialdeko orduetan bero handiko eguna izango da: 16 eta 32 gradu arteko aldea izango dute Gasteizen.
Asteburuan, hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira. Eusmalmetek dio larunbat arratsaldean egongo dela ekaitzak jotzeko arrisku gehien, baina AEMETen arabera ez du euririk botako. Igandean larunbatean baino hodei gehiago egongo bide dira, bereziki arratsaldean. Tenperatura maximoek beherako bidea hatuko dute, larunbatean 15 / 29 eta igandean 14 / 26 gradu arteko aldeak espero baitira.