Teknologia aurrera doa, baina… Noiz bidali zenuen azkeneko aldiz postal bat? Mundu digital honetan, dena azkarregi doa. Postontzik geldialdi bat egitera eta analogikora itzultzera gonbidatzen gaitu: benetako gauzetara, ustekabe atseginetara.
Aurtengo gaia: "Udako sekretuak". Ezkutuko txoko hura, udako maitasun istorio bat, lehen aldiz zerbait probatu zenuen unea, edo zuk bakarrik ezagutzen duzen anekdota bat... Kontatu iezaguzu postal baten bidez! Mendi tontor batetik zein zure balkoitik... bidali postal original, polit, misteriotsu edo desberdina. Asmatutako istorio bat idatzi dezakezu, sekretu bat, BIC boligrafoz marrazki bat egin edo zuk bakarrik dakizuna bat partekatu.
1. GAIA:
"Udako sekretuak".
2. PARTE HARTZAILEAK:
- 16-30 urte (biak barne) izatea.
- Gasteiztarra izan edota Gasteizen bizi, ikasi edo lan egin.
- Ez dira taldean aurkeztutako lanak onartuko.
3. PARTE HARTZEKO EPEA:
- Uztailaren 4tik irailaren 5era arte.
4. LEHENENGO KATEGORIA: Postalen bidalketa. Bidaliguzu udan zauden tokitik postal bat!
Postalak helbide honetara bidali beharko dira:
GAUEKOAK
San Vicente de Paul kalea, 21, behea
Gasteiz, Araba PK: 01001
- Testuak euskaraz izan behar du.
- Zuen parte hartzea bermatzeko, postala bidetik galtzekotan, bidaliguzu postalaren bi aldeetako argazkia info.gauekoak@gmail.com helbidera.
Mezuan agertu beharreko datuak: Izen-abizenak, telefono zenbaki bat, postalaren izenburua eta postalaren argazkiak bi aldeetatik.
Parte hartzeko modua:
1. Sortu edo lortu postal bat: Zuk zeuk egin marrazki, argazki, collage batekin… edo erosi.
2. Idatzi zure udako istorioa: Erreala edo asmatua izan daiteke. Marrazki, argazki, zirriborro edo bururatzen zaizunarekin lagundu dezakezu.
3. Itsatsi zigilu bat: Bidalketarako ezinbestekoa da!
4. Bidali mezu bat info.gauekoak@gmail.com helbidera. Bertan, adierazi zure izen-abizenak, telefonoa eta postalaren argazkia (galduko balitz, segurtasun gisa).
5. Bilatu postontzi hurbilena eta bidali posta bidez.
6. Eta orain… itxaron, postala iritsi arte!
5. BIGARREN KATEGORIA: Irudia + Izenburua Zure uda postal bihurtu.
Parte hartzeko modua:
1. Sortu postala nahi duzun formatuan: argazkia, ilustrazioa edo marrazkia.
2. Igo Postontzi atalean, Arabako ALEAren webgunean, eta gehitu izenburua.
3. Bi irabazle egongo dira: bat herritarren botoaren bidez aukeratua eta bestea epaimahaiak hautatua.
6. EPAIMAHAIA ETA EPAIA
· Aurkeztutako lanak Gauekoak, Arabako ALEA, GEU Elkartea eta Izaskun Arrue Kulturguneko ordezkari banaz osatutako epaimahaiak baloratuko ditu.
· Originaltasuna, testuaren kalitatea eta euskararen erabilera egokia baloratuko dira.
· Bidali daitezkeen postal kopurua mugagabea da. Hala ere, egile bera irabazle izanez gero behin baino gehiagotan, sari bakarra jasoko du.
· Epaia 2025eko irailaren 15ean jakinaraziko da.
7. SARIAK:
➔ LEHENENGO KATEGORIA: Postalen bidalketa.
Bi saridun:
- 5 eguneko Interrail Global Pass bat.
➔ BIGARREN KATEGORIA: Irudia + Izenburua
Bi saridun:
- 4 pertsonentzako Grosso Napolitano pizzerian bazkari edo afari bat.
- Kamara analogiko bat.
* Irabazleak ezingo balu sariaz gozatu, hirugarren pertsona bati emateko aukera izango du antolakuntzarekin horrela adostuz gero.
8. IRABAZLEEN BETEBEHARRAK.
Irabazleek beren postalen atzean dagoen istorioa edo sorkuntza-prozesua kontatuko duten bideo labur batean parte hartzeko konpromisoa hartzen dute. Bideo hori "erakusketa efimero" baten parte izango da, sare sozialen bidez zabalduko dena. Lehiaketan parte hartzeak baldintza hauek onartzea dakar.
9. OHARRAK.
· Aurretik aipatutako puntuekin edozein zalantza argitzeko, jarri gurekin harremanetan info.gauekoak@gmail.com helbidean.
· Aurkeztutako postalak Gauekoak programaren esku geratuko dira eta erabiltzeko eskubidea beretzat gordeko du, betiere egilearen izen-abizenak aipaturik.
· Lehiaketaren antolatzaileak bidalitako lanen batean baldintzak betetzen ez direla edota lanak kutsu iraingarria duela ikusten badu, automatikoki lehiaketatik kanpo geldituko da eta ez da argitaratuko.
· Parte hartzean, aipatutako oinarriak baita epaimahaiaren erabakiak ere onartzen dira.
· Antolatzaileek bere esku izango dute oinarri hauetan jaso ez den edozein gorabehera ebaztea.