Goizetik zeru hodeitsuak izango ditugu, baina eguerditik aurrera desagertzera egingo dute, zerua hodei gutxiagorekin geratuz. Arratsalderako bero hodeiak garatu daitezke, eta noizbehinka zaparrada trumoitsuak bota ditzake. Ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, ahul-bizi. Gasteizen 16 eta 28 gradu artekoa izango da tenperaturen tartea.
Ostirala lanbroarekin hasiko da, eta gero erdi eta goi mailako hodeiak izango dira. Eguerditik aurrera bero hodeiak garatu daitezke, zaparrada ertain eta trumoitsuak botatzeko arriskuarekin. Mendebaldeko haize ahula izango dugu, eta maximoek beste behin gora egingo dute, 15 eta 33 gradu arteko aldearekin.