Azken egunetako joerari buelta emanez, aspaldiko partez zeru hodeitsuak ekarriko ditu asteazkenak. Bero hodeiak garatu daitezke, eta, horregatik, zaparrada trumoitsuak bota ditzake; ohi bezala, arratsalde partean egongo da horretarako aukera gehien. Ipar-mendebaldeko haize ahula izango dugu, zenbait tarte bizirekin. Tenperatura maximoak amilduko dira, eguneko alde termikoa 17 eta 23 gradu artean geratuz hiriburuan.
Antzeko bideari ekingo dio ostegunak: zerua gehienbat hodeitsu geratuko da, eta baliteke noizean behin zaparradaren bat botatzea, izaera trumoitsuarekin. Eolok ipar-mendebaldean finkatuta segituko du, ahul-bizi. Tenperatura maximoek beste behin gora egingo dute, baina gehiegizko beroa sortu gabe: 17 eta 27 gradu arteko aldea espero da. .