Tenperatura oso altuengatiko abisu horia bere horretan mantentzen da lurralde osorako. Are, Bizkai eta Gipuzkoa gehienerako alerta laranja mailara igo dute abisua, altu iraunkorragatik, baina Araban ez da hotzik izango: gaur Gasteizen 18 eta 36 gradu arteko aldea izango dute. Hauts ganduarekin batera etorri daiteke egun sargoritsua. Hodei gutxi izango ditugu, baina arratsaldean bero hodei gisa pilatu daitezke, zaparrada trumoitsuak izateko arriskuarekin. Are, txingorra eta guzti bota lezake. Eolo aldakor ibiliko da, norabide aldakorretik.
Bihar tenperaturak amilduko direlakoan daude meteorologoak, eguneko tartea Gasteizen 17 eta 23 gradu artean geratuz. Zeru hodeitsuak izango ditugu, behe mailako hodeiekin, eta noizean behin zaparrada txikiak bota ditzake. Ipar-mendebaldeko haize ahula ibiliko da, tarte biziekin; haizeguneetan Eolok bolada gogorrak har ditzake.