Behin goizean goizeko lanbroak altxatuta, giro eguzkitsua nagusituko da, eta hauts gandua ere batu daiteke ekain amaierako festara. Arratsalderako bero hodeiak garatuko dira, ekaitz modura askatzeko aukerarekin. Haizeak ez du asko freskatuko, ahul ariko baita, norabide aldakorrarekin. Abisu horia dago, beroagatik: Gasteizen 21 eta 36 gradu artekoa izango dute, baina Oionen 40 gradura iritsi daiteke. AEMETek maila laranjako alerta eman du Ebro ondoko eskualderako.
Bihar gauzak antzera ibiliko dira: lainoa ager daiteke goizean, eta ondoren zerua oskarbi edo hodei gutxirekin geratuko da, hauts gandua agertzeko aukerak daudelarik. Beroa eta hezetasuna pilatuta, arratsaldean ekaitzak jo lezake. Haize ahul eta aldakora ibiliko da, eta tenperaturak oso altu mantenduko dira: Gasteizen 20 eta 36 gradu arteko alde termikoa espero da.