⛅ EGURALDIA

Goizean, hodeiak nagusi

Erredakzioa 2025eko ekainaren 26a

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Hodeiak izango ditugu egunaren hasieran, baina arratsaldetik aurrera eta biharko egunean zehar argitsuago egongo da.

Egunak gris itxurarekin ekingo dio bere gaurko ibilbideari, goiz lanbroarekin eta behe hodeiekin. Alabaina, badirudi arratsalderako hodeitzak gutxitzera egingo duela. Mendebaldeko haize ahul-bizia izango dugu goizean, baina arratsaldean bolada gogorrak botako ditu iparraldetik. Tenperaturak 14 eta 24 gradu artean ibiliko dira.

Bezpera baino garbiago hasiko da ostirala, zerua hodei gutxirekin edo oskarbi egongo baita. Haize aldakor eta ahula izango dugu, goizean noraezean arituko dena; arratsalderako, ordea, ipar-ekialdetik egingo du, gogo gehiagorekin. Eguzkiak tenperatura maximoen gorakada ekarriko du, 14 eta 30 gradu artekoan finkatuz.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago