⛅ EGURALDIA

Tenperaturak dezente jaitsiko dira

Erredakzioa 2025eko ekainaren 25a

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Hodeiekin hasiko da eguna, baina horiek desagertzera egingo dute. 28 graduko maximoa iragarri dute Gasteizerako.

Araban goizaren hasieran zerua hodeitsu egongo dela dio Euskalmetek, lainoa agertzeko aukerarekin. Orduek aurrera egin ahala, tarteka baino ez dira geratuko hodei horiek. Arratsalderako baliteke zaparrada trumoitsuak botatzea, eta txingorra botatzeko aukera dago ere. Hegoaldeko haizea izango dugu goizean, baina arratsaldean indar gehiago hartuko du, eta ipar osagaian finkatuko da. Ez da atzo bezainbesteko berorik izango, Gasteizen 16 eta 28 gradu arteko aldea geratuko baita.

Biharko, antzeko agertokia marraztu dute goizerako. Zerua tarteka hodeitsu egongo da, baina arratsaldean zerua hodei gutxirekin geratuko da. Haizea mendebaldeko osagaian finkatuko da, baina, ondoren, iparretik joko du. Maximoak are gehiago jaitsiko dira, eguneko tartea 15 eta 24 gradu artean finkatuta.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago