Jon Marijuan Sagasti harrijasotzaile gasteiztarrak irabazi du Euskadiko Orga Joko txapelketa, atzo Aulestin egindako norgehiagokan gailenduta. 200 kiloko gurdi batekin ahalik eta itzuli gehien egitea da herri kirolaren helburua, eta bost buelta eta bi metro egin zituen Marijuanek. "Kristoren marka", Ibon Murga entrenatzailearen esanetan.
Arabako Harri Eskolako entrenatzaileak azaldu du arabar gutxik parte hartu izan dutela orga jokoan, herri kirolen artean ospe gutxi izan duelako azken hamarkadetan. Marijuan familiak, baina, badu esperientzia. Iaz, Mikel Marijuan Sagasti izan zen orga jokoan txapeldun, Jonen anaia. Aurten Mikelek ez du parte hartu, baina anaiak eraman du txapela.