Astelehenak ez du aparteko aldaketarik ekarriko, eta joan den astean markatutakoaren bidetik hasiko da astea: hodeiak eta ostarteak izango ditugu, eta, arratsaldearekin batera, bero hodeiak garatu daitezke, ekaitza botatzeko aukerarekin. Eolo iparretik ariko da, eta batez ere arratsaldean bolada gogorrak izango ditu. Gasteizen 17 eta 30 gradu arteko alde termikoa izango dute.
Bihar ohi baino hodei gehiago izango ditugu, eta lanbroa ere afertuko da goizean behin. Erdi eta goi mailako hodeiak izango dira. Arratsaldean, beste behin, pilatutako beroa eta hezetasuna zaparrada trumoitsuetan aska daitezle. Hego-ekialdeko haize ahul-bizia izango dugu, arratsean ipar-mendebaldeko osagaia hartuko badu ere. Bero handiko eguna izango da, eguneko tartea 18 eta 33 gradu arteko aldean kokatuz.