Foru egoitzetan aisialdiko orduak murriztu direla salatu dute hainbat familiak

Erredakzioa 2025eko ekainaren 20a

Foru egoitzetan jarduera gutxiago daudela salatu dute familiek. Argazkia: ALEA

EH Bilduk azalpenak eskatu ditu egoitza publikoetan aisialdiko jarduerak kentzeagatik.

EH Bilduko batzarkide taldeak Gizarte Politiketako diputatu Gorka Urtaranen agerraldia eskatu du, zaharren foru egoitzetan zeramika eta eskulanen arloko jarduerak kendu direla jakin ondoren. Hainbat familiak talde abertzaleari helarazi diotenez, aisialdiko orduak murriztu dira zentro horietan.

Claudia Venceslao EH Bilduko batzarkideak azaldu duenez, otsaila eta martxoa bitartean eskulan eta zeramika jarduerak amaitu ziren foru egoitzetan. "Une horretan aipatu zen foru egoitzetarako eta eguneko zentroetarako jarduera berrien zerbitzua esleitzeko lehiaketa publikoaren deialdia aurreikusita zegoela". 

Halere, hilabeteak igaro ondoren egoitzetako eta eguneko zentroetako erabiltzaileen familiek EH Bilduri jakinarazi diote jarduera berri horiek ez direla berreskuratu, eta, beraz, aisialdiko orduak murriztu direla zentro horietako erabiltzaileentzat.

"Aisialdiko eta denbora libreko jarduerak funtsezkoak dira edozein pertsonaren ongizate fisiko eta emozionalerako, baina adinekoen kasuan horrelako jarduerak murrizteak larriki kaltetzen du haien osasuna".

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago