Auto gidari bat hil da Altuben

Erredakzioa 2025eko ekainaren 20a

Bost kilometroko auto ilarak sortu dira. Argazkia: TRAFIKOAEJ

Errepidetik atera eta irauli egin da ibilgailua, Zuia parean.

Auto gidari bat hil da Altuben, N-622 errepidean, errepidetik aterata, Zuia parean. Ertzaintzak jakinarazi duenez, gaur goizeko 08:30ean izan da istripua, N-622 errepideko 17. kilometroan, Gasteizerako noranzkoan zihoan ibilgailua errepidetik atera eta irauli egin denean.

Gidaria barruan harrapatuta geratu da. Ertzaintza, osasun langileak eta suhiltzaileak bertaratu dira, eta istripua izan duen autoko bidaiari bakarraren gorpua erreskatatu behar izan dute.

Istripuaren ondorioz, errepidea itxi behar izan dute, eta bost kilometroko auto ilarak sortu dira. Zirkulazioa errepide zaharretik bideratu behar izan dute, Murgiatik.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago