Lanbroak eta hauts-gandua izan ditzakegu ostiralarekin batera, baina, horrez gain, zerua erdi eta goi mailako hodei gutxirekin baino ez da egongo. Eolo ahul eta aldakor ibiliko da, asteburua hartzeko gogoa balu bezala. Bero handia mantenduko da, eta, horregatik, abisu horia emana dute, momentuz, gaurkorako zein biharko: Gasteizen alde termikoa 18 eta 33 gradu artekoa izango da, baina hegoaldean zinez handia izango da: Oionen 37 graduren langara iritsi daiteke.
Asteburuari begira, oro har, bero mantenduko da, baina hodeiak ere ikusiko ditugu, han-hemenka, batez ere larunbat arratsaldean —bero hodeiak— eta igandean. Azken egun honetan dago ekaitzak jotzeko arrisku gehien. Tenperaturen tartea hiriburuan, hurrenez hurren, 18 / 33 eta 17 / 30 gradu artekoa izango da.