Lainoen ostean, zerua hodei gutxirekin egongo da, goi mailako hodei batzuekin. Arratsaldean bero hodeiak garatuko dira, zaparrada trumoitsuak botatzeko aukerarekin. Haizea hegotik ibiliko da, ahul-bizi, baina arratsalde partean ahulduko da, ipar osagaian finkatuz. Bero handia egongo da, eta bisu horia dago horregatik: Gasteizen 18 eta 33 gradu arteko aldea izango dute
Lainoaz gain, hauts-ganduarekin etor daiteke ostirala. Gainerakoan, zerua hodei gutxirekin egongo da, erdi eta goi mailako tarte batzuekin. Norabide aldakorreko haize ahula ibiliko da. Termometroei dagokionez, abisu horia errepikatu egingo da: hirburuan 18 eta 34 gradu artean ibiliko dira, eta Oionen 37 gradura iritsi daiteke.