⛅ EGURALDIA

Zeru gardenak, batez ere goizean

Erredakzioa 2025eko ekainaren 18a

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Giro eguzkitsua mantenduko da, baina bihar arratsaldean pilatutako beroak ekaitzak sorrarazi ditzake.

Batez ere goizean giro eguzkitsuak segida izango du, baina arratsaldean tarte hodeitsuak izan ditzakegu. Dena dela, goi mailako hodeiak izango direla iragarri du Euskalmetek. Eolo aldakor ibiliko da, eta ahul; arratsaldean, ordea ipar osagaian finkatuko da. Gasteizen 13 eta 32 gradu arteko alde termikoa gozatu ahalko dute.

Antzeko agertokian arituko zaigu osteguna, goi mailako hodei batzuekin. Pilatutako beroak ondorioak izan ditzake arratsaldean, bero hodeiak garatu daitezkeelako, zaparrada trumoitsuak botatzeko arriskuarekin. Tenperatura minimoak asko igoko dira, sargoria handituz: 18 graduan hasi eta 32 graduraino igoko dira.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago