⛅ EGURALDIA

Gehienetan oskarbi

Erredakzioa 2025eko ekainaren 17a

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Eguzkia jaun eta jabe izango da, bihar arratsalderako hodei gehiago egongo badira ere.

Astearte eguzkitsua izango dugu, goi mailako hodeien tarteren bat egon badaiteke ere. Eguzkiarekin batera, norabide aldakorreko haizea izango dugu. Goizean ez du aparteko indarrik izango, baina, arratsaldea iritsita, ipar-ekialdetik ariko da, talde biziagoekin. Beroa izango dugu, beste behin: Gasteizen 14 eta 27 gradu arteko aldea izango dute.

Beste horrenbeste ekarriko du asteazkenak: behin goizean goizeko lainoak pasata, giro eguzkitsua gailenduko da. Arratsalderako, ordea, tarte hodeitsuak izan ditzakegu, baina goi mailako hodeiak izango ei dira. Eolo, bere horretan, ahul eta aldakor, arratsaldean berriz ere ipar-ekialdean finkatuko bada ere. Maximoak dezente igoko dira, eguneko alde termikoa 12 eta 30 gradu artean kokatuz.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago