⛅ EGURALDIA

Hodeiek desagertzera joko dute

Erredakzioa 2025eko ekainaren 16a

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Goizean hodeitza mantenduko da, baina arratsaldetik aurrera eta bihar Lorenzo gailenduko da.

Lehen orduetan sortuko diren lainoen ostean zerua ez da garbituko, behe hodeiekin hodeitsu geratuko baita. Dena dela, egunak aurrera egin ahala garbitzera joko du, eta eguzkitsu geratuko da. Eolok ipar osagaia izango du gustukoen, baina nagi ibiliko da. Alde termikoari dagokionez, hiriburuan 14 eta 25 gradu artekoa izango da.

Bihar, goizean lanbroak errepikatuko dira, baina gehienetan eguzkitsu mantenduko da, goi mailako hodeiez osatutako tarte hodeitsu batzuekin. Norabide aldakorreko haize ahula izango dugu, eta arratsaldean ipar osagaian finkatuko da, biziago joz. Tenperatura maximoek dezente egingo dute gora, eguneko alde termikoa 13 eta 27 gradu artean geratuz.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago