Behin goizeko lanbroak altxatuta, zeru eguzkitsua izango dugu lan astea bukatzeko. Arratsaldetik aurrera, dena dela, bero hodeiak garatuko dira, baina ez dirudi ekaitza sortuko dutenik. Hego-ekialdeko haize ahul bizia ibiliko da hasieran, baina arratsaldean ipar-mendebaldeko osagaian finkatuko da. Bero handia geratuko da, 16 eta 30 gradu arteko aldearekin.
Asteburuari begira, egunek bestelako itxura hartuko dute, aldaketa baitator. Larunbatean zirimiria egin dezake, eta zaparrada trumoitsuak bota ditzake arratsaldean. Igandean, are hodeitsuago geratuko bide da, behe hodeiekin. Zirimiria egin dezake, eta haizea dezente zakartu daiteke. Termometroan ere, aldaketa nabarmena igarriko da, hurrenez hurren, larunbat eta igandean 15 / 22 eta 14 / 19 gradu arteko aldeak izango ditugulako.