Twilight Struggle mahai jokoaren XI. nazioarteko konbentzioa ospatuko dute Gasteizen ekainaren 14an eta 15ean. Hori dela eta, asteburuan Gasteiz "jokoaren munduko hiriburua" bihurtuko dela diote sustatzaileek.
BattleBunker Kultur Elkartearen laguntzarekin, Twilight Struggle Federazioak antolatutako konbentzioak mundu osoko jokalariak bilduko dituela esan dute antolatzaileek. Euskal Herriko parte hartzaileak ez ezik, Espainia, Katalunia, AEB, Grezia, Polonia, Alemania, Herbehereak, Erresuma Batua, Errumania eta Portugalgo jokalariak egongo direla aipatu dute.
Twilight Struggle "joko bat baino askoz gehiago" dela diote antolatzaileek. Azaldu dutenez, Gerra Hotzaren "birsortze bizia" da, AEB eta SESB elkarren aurka lehiatzen direnekoa. Partida bakoitzean "estrategia, narratiba eta ezagutza historikoa uztartzen" dira. Titulu hau urteetan BGG BoardGameGeek plataformaren nazioarteko rankingeko lehen postuan egon dela aipatu dute, eta eta "milaka jokalari erakartzen" jarraitzen du bere "sakontasun eta aberastasun tematikoagatik".
Txapelketa zortzi txandatan jokatuko dute —suitzar formatuan—. Devir eta Vuca argitaletxeen laguntzari esker, mahai jokoak zozketatuko dituzte. Horrez gain, Andoni Oribe New Cold War jokoaren sortzailea konbentzioan izango da, bere lana aurkezteko eta azaltzeko.
Federazioak Twilight Struggleren euskarazko lehen tutoriala argitaratu duela aipatu dute, jokalariek euskaraz "unibertso estrategiko liluragarri horretan murgildu" daitezen. Bestetik, Hori dela eta, asteburuan Gasteiz "jokoaren munduko hiriburua" bihurtuko dela diote sustatzaileek. Bestetik, eta konbentzioa egiten den tokiaren lekuko promozio karta atera ohi denez, iragarri dute Martxoaren 3ko Elkartearen omenez, sarraskian eraildako langileak gogorarazi nahi izan dituztela karta batekin. Informazioa eta izen-emateak federazioaren webgune ofizialean egin daitezke.