Los Nitxos talde gasteiztarrean abeslari izandako Pablo Madariaga (Bilbo, 1961) hil da, taldekideek jakinarazi dutenez. Agur mezu ugari izan ditu sare sozialetan.
2009an sortu zuten Los Nitxos taldea Hugo Canok, Asier Alvarezek, Alvaro Fernandezek, Santiago Ramirezek eta Pablo Madariagak, garage, noise pop eta punk pop soinuak buruan. 2010ean egin zuten debuta Ibu Hots aretoan, eta hilabete batzuk beranduago lehenengo kantak grabatu zituzten Londreseko Scar estudioetan. Lan horretatik heldu zen, 2011n, Grades Decesos diskoa. Carnalito, Viven eta Perro Infiel lanak heldu ziren hurrengo urteetan. Funetxea izan da azkenekoa, 2025eko urte hasieran.