⛅ EGURALDIA

Beroak segida izango du

Erredakzioa 2025eko ekainaren 12a

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Hodei gutxiko eta bero handiko egunak izango dira gaurkoa eta biharkoa.

Atzoko ekaitzak pasata, gaur zerua hodei gutxirekin geratuko da, baina goizean lainoak ager daitezke. Eolo noraezean ariko da, aparteko indarrik gabe, eta egunaren erdiko egunetan ipar osagaian finkatuko da. Tenperaturetan ez da aldaketa handirik izango, eguneko tartea hiriburuan 15 eta 29 gradu artean geratuko baita.

Antzeko agertokia izango dugu bihar, lehen partean, bederen: behin goizean goizeko lainoak altxatuta, zerua hodei gutxirekin egongo da. Arratsaldean, ordea, bero hodeiak pilatu daitezke, zaparrada ertain eta trumoitsuak botatzeko arriskuarekin. Hego haize ahul-bizia izango dugu, eguerdian ipar osagaia hartu badezake ere. Tenperaturak are gehiago igoko dira, 17 eta 31 gradu arteko aldeekin.

 

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago