⛅ EGURALDIA

Bi abisu hori, batera

Erredakzioa 2025eko ekainaren 11

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Eguratsaren galdara termikoa puntu gorenean egongo da, tenperatura handiekin eta ekaitzak jotzeko arriskuarekin.

Hauts gandua agertzeko arriskua azken egunetan baino handiagoa izango da. Gainerakoan, zerua tarteka hodeitsu egongo da, eta arratsalderako zaparrada trumoitsuak botatzeko aukera handia dago. Txingorra eta guzti bota lezake. Hegoaldeko haize ahul-bizia izango dugu, bolada oso gogorrak har ditzakeena. Tenperatura altuak mantenduko dira: Gasteizen 18 eta 30 gradu arteko alde termikoa izango dute. Bai prezipitazio handiengatik zein tenperatura altuengatik abisu horiak ezarri ditu Euskalmetek.

Bihar garbiago egongo bide da, goizean lainoa eta lanbroa agertuko badira ere. Hodei gutxi batzuk baino ez dira ikusiko. Norabide aldakorreko haize ahula izango dugu, eta tenperaturek zertxobait behera egingo dute, 15 eta 29 gradu arteko alde termikoarekin.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago