⛅ EGURALDIA

Beroa pilatuko da

Erredakzioa 2025ko eka. 10a, 08:32

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Tenperatura altuengatik abisu horia eman dute, gaur zein biharko.

 
 

 

 

Goizeko lainoak eta egunean zehar egon daitekeen hauts gandua izan ezik, eguna gehienetan eguzkitsu egongo da, goi mailako hodeiekin. Hego osagaiko haize ahul-bizia izango dugu, arratsaldean ipar-ekialdeko osagaia hartuko duena. Orduan indartuko da. Arratsaldean bero hodeiak garatu daitezke, eta horiek gero ekaitz modura askatu ditzakete pilatutako bero eta hezetasun guztia. Bero handiko eguna izango da, abisu horiarekin: hiriburuan 16 eta 33 gradu arteko aldea izango dute, Oionen 36 gradura iritsiko direlarik.

Bihar hodei gehiago eta hauts gandua agertu daitezke, baina, oro har, egunak antzeko ibilbidea izango du: arratsaldetik aurrera bero hodeiek zaparrada trumoitsuak garatzeko bidea eman dezakete. Hegoaldeko haizea izango dugu, bolada gogorrak har ditzakeena. Termometroan ere, atzera ibiliko gara, Gasteizen 19 eta 31 gradu arteko tenperaturekin.

 

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago