Lanbroak altxatu ostean, zerua tarteka hodeitsu egongo da, batez ere egunaren hasieran, baina bereziki hegoaldean zerua hodei gutxirekin geratuko da. Arratsaldean bero hodeiak garatuko dira, eta, ondorioz, zaparrada txikiak bota ditzake, probabilitatea oso handia ez bada ere. Haize ahula eta aldakorra ibiliko da egunaren hasieran, baina gero arratsaldean ipar osagaia hartu eta bolada gogorrak izan ditzake. Gasteizen 12 eta 25 gradu arteko alde termikoa izango dute.
Larunbat goizean zerua tarteka hodeitsu egongo da, baina arratsalderako hodeiak gutxitu egingo direla dio Euskalmetek. Joera horrek segida izango du igandean, egun horretarako giro eguzkitsua iragarri dutelako. Termometroa ez du gaur bezainbeste berotuko, baina giro epela ziurtatuta dago: hurrenez hurren, larunbat eta igandean 12 / 18 eta 10 / 20 gradu arteko tenperaturak izango ditugu.