Hodeiak eta ostarteak ekarriko ditu ostegunak, eta goizean goiz lanbroak izango ditugu. Hegoko haizea ariko da goizean, eta, ohi bezala, arratsalde partean ipar osagaia hartuko duelakoan dago Euskalmet. Tenperaturak 10 eta 23 gradu artean kulunkatuko dira.
Antzeko iragarpena dago ostiralari begira: hasierako lainoen ostean, hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira. Eolo, oraingoan, ipar partetik ariko da bereziki. Arratsaldean bero hodeiak garatzeko aukera dago; hortaz, ekaitzak jo dezake. Minimoa Gasteizen 11 graduren bueltan egongo da, eta maximoa 25 graduan kokatuko da gehienez.