⛅ EGURALDIA

Aldaketaren atarian

Erredakzioa 2025eko ekainaren 4a

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Asteazkenaren garapenaren inguruko adostasunik ez dago. Ostegunean, ordea, aldaketa argiago dago.

Azken egunotako hodeitzak atzean utzi eta, antza, goiz lanbroaren ondoren, hodeiak eta ostarteak izango ditugu gaur, Euskalmeten arabera. AEMETek agertoki grisagoa marraztu du, arratsaldean euria egiteko %100eko posibilitatearekin. Haizea iparretik ariko da, aparteko indarrik gabe. 10 eta 18 gradu arteko alde termikoa izango dute hiriburuan.

Ostegunean, aldaketa erabat finkatuko da, eta, egunaren hasieran zerua tarteka hodeitsu egongo bada ere, arratsalderako eguzkitsu geratuko da. Goizean hego haizea izango dugu, baina arratsaldean ipar osagaian finkatuko da, eta indar gehiagorekin joko du. Tenperatuak dezente igoko dira, 11 eta 23 gradu arteko ibilbidea eginez.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago