Azken egunotako joeran tematuta jarraituko du eguraldiak, zerua oso hodeitsu edo estalita egongo baita. Hodei horiekin batera, zaparrada txiki eta ertainak ere izango ditugu. Arratsalde partean, batez ere hegoaldean, ekaitzak jo dezake. Eremu horretan ere haizea bereziki gogor ariko da, ipar osagaian finkatuta. Termometroan 12eta 18 gradu arteko aldea espero da Gasteizen.
Asteazkenean badirudi aldaketa pixka bat etorriko zaigula, behin goizean goizeko lanbroa desagertuta ostarte batzuk ere ikusi ahal izango direlako. Haizea ipar osagaian finkatuta mantenduko da, eta tenperaturek zertxobait egingo dute gora, 9 eta 20 gradu artean ibiliz.