⛅ EGURALDIA

Bustitzen jarraituko du

Erredakzioa 2025eko ekainaren 2a

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Tenperatura jaitsiko da, eta zaparrada trumoitsuak izango ditugu. Euriagatik abisu horia eman dute.

Atzo arratsaldean irekitako bideari jarraiki, aste berria zeru hodeitsuekin eta zaparrada trumoitsuekin hasiko da. Arratsaldeko seiak arte abisu horia eman dute, prezipitazio handiagatik: ordubetean 15 l/m² baino gehiago pila daitezke. Iparretik joko duen haize ahul-bizia izango dugu, bereziki arratsaldean bolada gogorrak har ditzakeena. Termometroetan 12 eta 19 gradu arteko tenperaturak izango dituzte hiriburuan.

Egoera bihar goizera arte mantenduko da gutxienez, zaparrada txiki edo ertainekin, baina ondoren hodeiak gutxitu daitezkeela dio Euskalmetek. AEMETek ez du horren argi, eta, momentuz, euria izateko probabilitateak %100ean mantentzen du astearte osorako. Haizea zein tenperaturak bere horretan egongo dira, ipar osagaiko haizearekin eta 12-19 gradu arteko alde termikoarekin.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago