Gasteiz eta Altsasuko bi gazte hil dira Burgosen izandako auto istripuan

Erredakzioa 2025eko ekainaren 2a

Gaztela eta Leongo larrialdietako helikoptero bat. Argazkia: 112 CYL

Espinosa de los Monteros herriaren parean izan da ezbeharra.

Gasteizko eta Altsasuko bi gazte hil dira igande honetan Burgosen izandako auto istripuan. Ikerketen arabera, 200 metroko altueratik erori da ibilgailua Espinosa de los Monteros herrian, 16:00ak aldera.

Bost pertsona zihoazen autoan, Kantabriatik etxera bueltan. Bi lekuan bertan hil dira, eta beste hirurak Gurutzetako ospitalera eraman dituzte, horietako bi larri. Hildako gasteiztarrak 19 urte zituen, eta 20 urte altsasuarrak.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago